Zer da B gidabaimena?
Vallina autoeskolan gidabaimena ateratzeko modu azkar, erraz eta ekonomikoena eskaintzen dizugu. Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio ezin hobearekin, zure erreferentziako lowcost autoeskola izan nahi dugu Donostian. Kontsultatu gure merkaturatze-eskaintzak!
Eskola teorikoak:
Zure beharretara egokitzeko, B gidabaimenaren eduki teorikoak ikasteko bi aukera eskaintzen dizkizugu: online edo 5 eguneko presentzial trinkoa, zeuk erabaki!
-
Teorikoa online.
Aukerarik merkeena. Azterketetako test guztiak aurkituko dituzu, bai eta sortzen zaizkizun zalantza guztientzako azalpenak ere, autoeskolara etorri behar izan gabe. Gainera, online irakasle bat ere izango duzu, zalantza guztiak argitzeko eta kontsulta edo galdera guztiei erantzuteko.
Matrikularen prezioa: 80 €*.
-
5 eguneko ikastaro teoriko trinkoa.
Kalitatearen eta denboraren aldetik, aukerarik eraginkorrena: astebete eskasean azterketa teorikorako prestatuko zara gure instalazioetan. Irakasle kualifikatu batek gai guztiak azalduko ditu modu guztiz didaktikoan, eta, gainera, testak online egiteko aukera izango duzu.
Matrikularen prezioa: 120 €*.
Praktika:
Egungo errealitatearen araberako prezioak eskaintzen ditugu. Alde batetik, aukera ematen dizugu klase-orduak aukeratzeko, zuretzat erosoagoa izan dadin, eta, gainera, iraupen desberdineko klaseak hartzeko aukera eskaintzen dugu, are gehiago aurrezteko.
Eskola praktikoen prezioa:
– 45 minutuko saioa: 22 €*
– 60 minutuko saioa: 28 €*
– 120 minutuko saioa: 54 €*
– Azterketa praktikoa: 28 €*
– Espedientea izapidetzea: 20 €*
Eskola teorikoak + Azterketa | ||||
Online (45 minutuko bi saio praktikorekin) | 5 eguneko ikastaro trinkoa (45 minutuko bi saio praktikorekin) | |||
Matrikula + izapideak | 100€* | 140€* | ||
Eskola praktikoak | ||||
45´ | 60´ | 120´ | Azterketa | |
22€* | 28€* | 54€* | 28€* |
*BEZik gabeko prezioa
Eskola teorikoak + Azterketa |
Eskola praktikoak |
|||||
---|---|---|---|---|---|---|
Online (45 minutuko bi saio praktikorekin) | 5 eguneko ikastaro trinkoa (45 minutuko bi saio praktikorekin) | 45´ | 60´ | 120´ | Azterketa | |
Matrikula + izapideak | 100€* | 140€* | 22€* | 28€* | 54€* | 28€* |
*BEZik gabeko prezioa
Askotan gertatzen zaigu B gidabaimena atera eta gero ez dugula gidatzen. Gainera, denbora luzea igaro denean, ez gara seguru sentitzen eta zalantzak ditugu gidatzeko gure gaitasunaren inguruan.
Horregatik, gogoratzeko klaseak ere eskaintzen ditugu, zure beharretara egokituta, berriz ere gidatzera eta gidatzen gozatzera anima zaitezen.
Zer da C gidabaimena?
Gidabaimen hau beharrezkoa da 3.500 kg-tik gorako BGM (baimendutako gehieneko masa) duten ibilgailuak gidatzeko. Gidabaimena bidaiariak garraiatzekoaren bestelakoa da, eta ibilgailuan gehienez ere 8 bidaiari joan ahal izango dira, gidariaz gain.
Gainera, gehienez ere 750 kg-ko BGMa duen atoi bat eramateko baimena ematen du.
Baimen hau ateratzeko baldintzak dira 21 urte izatea gutxienez eta azterketa teorikoa, maniobrak eta zirkulazio-praktikak gainditzea.
Gidabaimenaz gain, GGA ziurtagiria ere beharko dugu jarduera osoa garatu ahal izateko.
C gidabaimena eskuratzeko, 3 azterketa gainditu beharko ditugu: proba teoriko bat eta bi proba praktiko.
1- Azterketa teorikoak 20 galdera ditu, C gidabaimenaren gai-zerrenda espezifikokoak. Akats kopurua % 10 izan daiteke gehienez ere.
Proba bat gainditu ondoren, bi urte izango ditugu hurrengoa gainditzeko.
2- Maniobrak C motako ibilgailu homologatu batean egingo ditugu.
Gainditu ostean, hurrengo fasera igaroko gara.
3- Aurreko 2 probak egin eta gero, zirkulazio-azterketa praktiko bat egingo dugu. Hori gaindituta, lehen aipatutako salgaien garraiorako ibilgailuak gidatu ahal izango ditugu.
Zer da D gidabaimena?
D gidabaimenak 8 bidaiari baino gehiagoko ibilgailuak gidatzeko baimena ematen du, eta, gainera, 750 kg bitarteko BGMko atoi bat jar dakioke ibilgailu berari.
Zer baldintza bete behar dira?
- Gutxienez 24 urte izan behar dira.
- Gutxienez B gidabaimena izan beharko dugu eta, pertsonen garraioarekin lotutako lanak egin nahi baditugu, baita GGA ziurtagiria ere.
Zer proba egin behar ditut D gidabaimena lortzeko?
- Bidaiarien araudiari buruzko azterketa teoriko bat egitea. 20 galdera izango ditu, eta akats kopurua, gehienez ere, % 10ekoa izango da. Azterketa teorikoa gaindituta, bi urte izango ditugu hurrengo proba egiteko.
- Gainditu ostean, maniobren azterketa egiteko aukera izango dugu.
- Azkenik, zirkulazio-azterketa praktiko bat egingo dugu, eta gidabaimena lortzeko prozesua amaituko dugu horrela.