GGAren etengabeko prestakuntzaren xedea da gidariak funtsezko ezagutzak eguneratuta izatea, lanean jardun ahal izateko.
Horretarako, gidariak GGA berritzeko 35 orduko ikastaro bat egin behar du 5 urtean behin.
D1, D1+E, D edo D+E gidabaimena 2008ko irailaren 11 BAINO LEHEN lortu duten gidariek gidabaimena iraungitzen zaien urteko irailaren 10a baino lehen egin behar dute etengabeko prestakuntzako lehen ikastaroa:
1 edo 2 → 2011 | 3 edo 4 → 2012 | 5 edo 6 → 2013 | 7 edo 8 → 2014 | 9 edo 0 → 2015 |
C1, C1+E, C edo C+E gidabaimena 2009ko irailaren 11 BAINO LEHEN lortu duten gidariek gidabaimena iraungitzen zaien urteko irailaren 10a baino lehen egin behar dute etengabeko prestakuntzako lehen ikastaroa:
1 edo 2 → 2012 | 3 edo 4 → 2013 | 5 edo 6 → 2014 | 7 edo 8 → 2015 | 9 edo 0 → 2016 |
Lehen ikastaroa oraindik egin gabe eta dataren arabera iraungita duten gidariek ikastaroa egin ahal izango dute, data pasatuta badago ere, eta ziurtagiriaren indarraldia 5 urtekoa izango da, ateratzen dutenetik.
Prestakuntza-ikastaroa egin dutenek txartelaren atzeko aldean agertzen den eguna baino lehen berritu beharko dute, errepide bidezko salgaien edo bidaiarien garraioarekin lotutako lanetan jarraitu ahal izateko.
Etengabeko prestakuntzako 35 orduko ikastaroa egitean automatikoki berrituko dira lehendik ateratako C edo D gidabaimenak.
ARAUDIAREN APLIKAZIOA
Ordu kopurua: 5
Helburuak:
- Errepide bidezko garraioaren ingurune soziala eta arauak ezagutzea
Eduki teorikoak
- Errepide bidezko garraioaren ingurune soziala eta arauak.
- Takografoa; Lanaldiaren gehieneko iraupen espezifikoa garraioaren sektorean; 3821/85 (EEE) eta 561/2006 (EE) araudien printzipioak, aplikazioa eta ondorioak; Takografoa ez erabiltzearen, gaizki erabiltzearen edo iruzurrerako manipulatzearen ondoriozko zehapenak; Errepide bidezko garraioaren ingurune sozialaren ezagutza: gidariaren eskubideak eta betebeharrak hasierako kualifikazioaren eta etengabeko prestakuntzaren alorrean.
SEGURTASUN-ARAUETAN OINARRITUTAKO GIDATZE ARRAZIONALARI BURUZKO PRESTAKUNTZA AURRERATUA
Ordu kopurua: 8
Helburuak:
- Kate zinematikoaren ezaugarriak ezagutzea erabilera optimizatzeko
- Segurtasun-elementuen ezaugarri teknikoak eta funtzionamendua ezagutzea ibilgailua kontrolatzeko, higadura minimizatzeko eta funtzionamenduko anomaliak prebenitzeko.
- Erregai-kontsumoa optimizatzeko gauza izatea
Eduki teorikoak:
- Erregai-kontsumoa optimizatzea.
- Erregai-kontsumoa optimizatzea, 1.1 eta 1.2 puntuetan adierazitako teknikak aplikatuz.
- Segurtasun-elementuen ezaugarri teknikoak eta funtzionamendua.
- Pneumatikoak; Frenoak; Freno eta motelgailuen erabileraren mugak; Abiaduraren eta transmisio-erlazioaren arteko konbinazio onena hautatzea; Ibilgailuaren inertzia erabiltzea; Moteltzeko eta frenatzeko bitartekoak erabiltzea jaitsieretan; Sistemak huts egiten duenean egin beharrekoak.
- Ibilgailua ezagutzea:
- Motor baten indar-unearen, potentziaren eta kontsumo espezifikoaren kurbak; Bira-kontagailuaren erabilera-eremu onena; Abiadura-kaxaren erlazioen estalduraren diagramak; Oinarrizko mantentze-lan mekanikoak.
OSASUNA, BIDE- ETA INGURUMEN-SEGURTASUNA, ZERBITZUA, LOGISTIKA
Ordu kopurua: 22
Helburuak:
- Errepideko arriskuen eta laneko istripuen kontzientzia hartzea.
- Gaitasun fisiko eta mentalen garrantzia ulertzea.
- Larrialdi-egoerak ebaluatzeko gaitasuna izatea.
Eduki teorikoak:
- Gaitasun fisikoa eta mentala.
- Gidatzea, erabakiak hartzean oinarritutako egiteko bat; Segurtasunez gidatzeko oinarrizko jarrerak eta gaitasunak; Gidariaren egoera fisikoa; Elikadura osasungarri eta orekatu baten printzipioak, alkoholaren, sendagaien edo jokabidea eralda dezakeen beste edozein substantziaren efektuak; Nekearen eta estresaren sintomak, kausak eta efektuak; Jarduera/atsedena oinarrizko zikloaren funtsezko betekizuna.
- Osasuna, bide- eta ingurumen-segurtasuna, zerbitzua, logistika…
- Laneko istripuen tipologia garraioaren sektorean; Trafiko-arauak eta bide-segurtasunekoak betetzearen garrantzia; Argiak eta seinale optikoak; Trafiko-istripuak: arazoaren garrantzia; Zirkulazio-istripuen estatistikak; Ibilgailu astunen inplikazioa; Inpaktu baten dinamika eta istripu baten giza ondorioak, ondorio materialak eta ekonomikoak; Arrisku-taldeak; Arrisku-faktoreak (abiadura, alkohola, droga toxikoak, gaixotasunak eta farmakoak, logalea, nekea, estresa); Prebentzioz gidatzea; Giro gogorretan gidatzea; Kutsadura eta istripuak.
- Larrialdi-egoerak…
- Segurtasun aktibo eta pasiboa; Larrialdi-egoeretan gidatzea, trafiko-istripuetan nola jokatu; Bideko esku-hartzeak, sentsibilizazioa eta hezkuntza (prestakuntza indibiduala); Trafiko-arauak eta bide-hezkuntza (taldeko eztabaida, talde-dinamika); Egoeraren ebaluazioa; Istripuaren larriagotzearen prebentzioa; Larrialdi-zerbitzuei abisua ematea; Zaurituei laguntza ematea eta lehen sorospenak; Suteetan nola jokatu; Ibilgailuko bidaiarien ebakuazioa; Erasoa jasoz gero nola jokatu; Adiskidetasunezko istripu-jakinarazpenaren oinarrizko printzipioak.
Eduki praktikoak:
- Bideko sentsibilizazioa eta hezkuntza.
- 4 orduz modu indibidualean landuko dira bideko esku-hartzearekin, sentsibilizazioarekin eta hezkuntzarekin lotutako edukiak, eta ordubetez taldean eztabaidatuko da trafikoaren eta bide-segurtasunaren inguruko gaiei buruz.
Beren instalazioetan edo gure autoeskolan langile guztiei prestakuntza eman nahi dieten enpresak gurekin jar daitezke harremanetan, neurrira egindako aurrekontu bat egiteko. Posible da Hiruko Fundazioak prestakuntzaren % 100 finantzatzea.
Diru-laguntzaren kudeaketa guztiz doakoa izango da enpresarentzat.
BEZetik salbuetsita. Ez dago sartuta GGA txartel pertsonala izapidetzeagatik aldundiak kobratzen duen tasa, ikastaroa amaitu ondoren.
Ohiko prezioa |
Merkaturatze eskaintza |
Autonomoak edo Langabeak | |
A-O: Goizez 8tatik 15tara | 230€ | 220€ | |
A-O: Arratsaldez 18tatik 21:30etara | 250€ | 240€ | |
2 asteburu 8tatik 15tara | 260€ | 250€ |
BEZetik salbuetsita. Ez dago sartuta GGA txartel pertsonala izapidetzeagatik aldundiak kobratzen duen tasa, ikastaroa amaitu ondoren.